sábado, 28 de noviembre de 2009

Plangintza (2)

Zer egin daiteke blog batean bizirik mantentzeko?
a) Lehen Hezkuntzako tutorea izanda, nire ustez umeen lan batzuk argitaratu daitezke. Umeek idatzi beharko dute word dokumentu batean eta gero guk kopiatuko ditugu blogean.

b) Haur Hezkuntzakoak eskaneatu ditzakete marrazkiak  eta gero komentatu.

c) Berezilariak tutoreak bezala hainbat lan edota marrazkiak igo ditzakete.

OHARRA.- Hau da nire 3. artikulua. Artikulu edo post bakoitzaren azpian komentarioak txertatu ditzakezue. Eskertuko dizuet.

Ángel

Plangintza (1)

Lehenengo profila dokumentu edo power point aurkezpen baten bidez lortuko da. Badirudi ordubeteko azterketa egin beharko dugula. Horretarako entrenatuko gara.

Bigarren profila berriz, blogarena, dagoeneko hasi gara prestatzen. Bagara iadanik irakasle blogari batzuk. Beraien blogak eskolako web orrialdeko gune pribatuan zerrendatu ditugu eta bisitagai dira. Momentuz obretan daude.

Bestaldean eskolako ume guztiak badaukate erabiltzaile izena eta pasahitza eskolako web orrialdeko gune pribatuak bisitatzeko. Espero dugu bisita kopurua handituko dela "Olentzero"ren argazkiak ikusteko garaian.

viernes, 27 de noviembre de 2009

Aurkezpena


Blog hau ez da nire lehenengo bloga. Lehenengoa, Zubeldia eskolako berriak islatzeko aspaldi zabaldu nuen.
Blog honen helburua bestelakoa da.
Gobernuko gabinete berriak IKTri buruzko politika aldaketa burutzen ari da.
HELDUTASUN TEKNOLOGIKOAren proiektuan, nola ez, estilo berria nabaritzen ari gara.
Badirudi profil kopurua aldatuko dutela, ESI entrepresarekin zegoen kontratua bertan behera utzi dutela, azterketak oso desberdinak izango direla eta abar luzetxo bat.

Irakasleen 2. profila, antza 2 hilabeteko aintzintasunadun blog bat edukiz gero eta ezaugarri minimo batzuk betez gero, automatikoki, azterketa egin gabe gaindituta dagoela.

Zubeldia eskolan bidean jarri gara dagoeneko lehen eta zergatik ez, bigarren profilak lortzeko ikasturte honetan.

Hemen daukazue proposatzen duten plangintza berria.