jueves, 25 de marzo de 2010

Testu birsartua: Erbia eta dordoka

Hemen duzue ipuin txiki bat testu birsartua bezala. Ea zuen gustokoa den!!


ERBIA ETA DORDOKA Behin batean baziren erbi bat eta dordoka bat. Erbiak, oso azkarra zenez, dordokari esan zion: Aizu! Zer iruditzen zaizu lasterketa bat egiten badugu? Eta dordokak erantzun zion: Oso ondo. Baina, nondik nora? Eta erbiak esan zion: Hemendik horra. Biok korrika hasi ziren eta berehala erbiak abantaila handia hartu zuen. Horregatik atseden bat hartuko zuela pentsatu zuen erbiak. Pentsatu eta egin. Baina erbia lotan geratu zen. Eta dordokak , astiro astiro deskantsatu gabe, aurrera jarraitu zuen. Erbia esnatu zenerako berandu xamarra zen dordokaren aurretik berriro joateko. Erbiak saiatu zuen baina egin zuen ahalegina alferrik izan zen; eta dordoka helmugara lehena heldu zen eta lasterketa irabazi zuen.

Oporrak




Oporrak datoz, zein ongi!!!




Bueltan gehiago ikasiko dugu!!!

lunes, 15 de marzo de 2010

Ordenadore txikiak eskolan!!!

Pasa den astean ordenadore berriak ekarri dizkigute. Oraindik ez daude prest wifia falta delako. Hala ere ikutu egin ditugu: piztu, frogatu windows eta ubuntu, pixka bat jolastu eta berriro armairura.
Behintzat esan dezakegu estrenatu ditugula.
Arbel digitalak ere estrenatu ditugu. Oraindik aztertu gabe daude dituzten aukera guztiak, baina ondo dakigu ez direla gutxi.

jueves, 11 de marzo de 2010

ESKOLA 2.0 Jardunaldi Pedagogikoak Bilbon

Pasa den asteazkenean Eskola 2.0 Jardunaldiak egon ziren Bilbon, EITBko areto nagusian. Han egon ziren oraingo Hezkuntza Saileko jabeak eta hizlari batzuk, haien artean Pére Marqués eta Fernando García Páez.
Lehenengoa katalana da, irakaslea, Lehen, bigarren Hezkuntzakoa eta orain unibertsitatekoa. Bere hitzaldia arbel digitalari buruzkoa izan zen. Oso interesgarria.
Bigarrena Huelvakoa da eta bere eskolan izandako esperientziak kontau zizkigun. Hango umorea genetikoa dirudi. Ez galdu hau ere ez!!
Fernando Garcia Paez



Pere Marques