martes, 21 de abril de 2015

miércoles, 26 de marzo de 2014

Eegapps. III Encuentro

Basauri, 2014-3-26

Beste behin ere!!!. Aurten Basaurin batzartu gara GOOGLE apps inguruan gure berrikuntzak partekatzeko.
Zubeldiatik gure esperientzia plazaratu dugu uste dugulako beste batzuentzat aprobetxagarria izan daitekeelako.

Hemen daukazue Jardunaldi osoen bideoa. (3:45ordu). IKT zaleak izanez gero oso aportazio baliotsuak topatuko dituzue.


Eta hemen Zubeldiako aportazioa bereziki publikatua.(15min).
1. zatia
                                       2. zatia

Gaiordena:



Diapositiben azalpena


miércoles, 6 de marzo de 2013

2013-03-06

EEGapps    II Jardunaldiak / II Encuentro 

Programa

Presentaciones-II-Encuentro


 "BizkayTIK" izan da aukeratutako lekua. Han bildu gara hanbat IKTero eta gure esperientziak elkarri kontatu diogu.
Oso aberazgarria izan da. Datorren urtean gehiago....
Baina bitartean elkarrekin egongo gara EEGapps komunikazio kanala erabiliz.
Goian gaurko jardunaldiei buruzko informazioa daukazue.

Hauxe izan da gure aportazioa.
Argazki batzuk.
Mikel Aguirregabiria post
Bideoak ere badaude, baina oraindik ez daude prest....
Canal eegapps



miércoles, 30 de noviembre de 2011

Berriro ere Zubeldia!!

Orain Bilboko Alhondigan 400 irakasleren aurrean, oso urduri hasieran, baina eskolako izena eta ospea goraipatzen saiatu naiz.

ESKOLA 2.0 JARDUNALDIAk

      
Fuente: Irekia - Gobierno Vasco

viernes, 25 de junio de 2010

Nire hitzaldia. Eskola 2.0 jardunaldietan

Bideo honetan ikus dezakezue Imanol Ostolozaga lehenengoz eta gero nire hitzaldia Sestaoko Angela Figuera institutuan.

jueves, 24 de junio de 2010

Zubeldia erakusten

Sestaon izan da. Aitzakia: "Eskola 2.0ri buruzko jardunaldiak. Gaia: Google Apps eskolako web orrialdean.
Espero dugu datorren urtean aurrekoetan sortutako estruktura mantendu ahal izatea. Krisiaren artazia honaino ailegatu da eta!
Enlace:  Aguirregabiria

pppp
Proyecto Arce en Sestao por agirregabiria.
Enlace: Aguirregabiria

jueves, 25 de marzo de 2010

Testu birsartua: Erbia eta dordoka

Hemen duzue ipuin txiki bat testu birsartua bezala. Ea zuen gustokoa den!!


ERBIA ETA DORDOKA Behin batean baziren erbi bat eta dordoka bat. Erbiak, oso azkarra zenez, dordokari esan zion: Aizu! Zer iruditzen zaizu lasterketa bat egiten badugu? Eta dordokak erantzun zion: Oso ondo. Baina, nondik nora? Eta erbiak esan zion: Hemendik horra. Biok korrika hasi ziren eta berehala erbiak abantaila handia hartu zuen. Horregatik atseden bat hartuko zuela pentsatu zuen erbiak. Pentsatu eta egin. Baina erbia lotan geratu zen. Eta dordokak , astiro astiro deskantsatu gabe, aurrera jarraitu zuen. Erbia esnatu zenerako berandu xamarra zen dordokaren aurretik berriro joateko. Erbiak saiatu zuen baina egin zuen ahalegina alferrik izan zen; eta dordoka helmugara lehena heldu zen eta lasterketa irabazi zuen.

Oporrak




Oporrak datoz, zein ongi!!!




Bueltan gehiago ikasiko dugu!!!

lunes, 15 de marzo de 2010

Ordenadore txikiak eskolan!!!

Pasa den astean ordenadore berriak ekarri dizkigute. Oraindik ez daude prest wifia falta delako. Hala ere ikutu egin ditugu: piztu, frogatu windows eta ubuntu, pixka bat jolastu eta berriro armairura.
Behintzat esan dezakegu estrenatu ditugula.
Arbel digitalak ere estrenatu ditugu. Oraindik aztertu gabe daude dituzten aukera guztiak, baina ondo dakigu ez direla gutxi.

jueves, 11 de marzo de 2010

ESKOLA 2.0 Jardunaldi Pedagogikoak Bilbon

Pasa den asteazkenean Eskola 2.0 Jardunaldiak egon ziren Bilbon, EITBko areto nagusian. Han egon ziren oraingo Hezkuntza Saileko jabeak eta hizlari batzuk, haien artean Pére Marqués eta Fernando García Páez.
Lehenengoa katalana da, irakaslea, Lehen, bigarren Hezkuntzakoa eta orain unibertsitatekoa. Bere hitzaldia arbel digitalari buruzkoa izan zen. Oso interesgarria.
Bigarrena Huelvakoa da eta bere eskolan izandako esperientziak kontau zizkigun. Hango umorea genetikoa dirudi. Ez galdu hau ere ez!!
Fernando Garcia Paez



Pere Marques

jueves, 4 de febrero de 2010

Jubilazioen legea dela eta.

Jubilazioen lege berria dela eta, Sindikatu batek bidalitako informazioan, zeharka esaten zen irakasle guztiak ez garela berdin geratuko.
Hori dela eta ELA sindikatuan galdetu dut. 
Hemen daukazue erantzuna eta jubilatzeko baldintzak.


jueves, 17 de diciembre de 2009


2009-12-17 DELEGARITZAKO BATZARREAN AZALDUTAKOA

GAIA: 5. mailakoentzako ekipamendu berria

http://www.eskola20.euskadi.net

Goiko web orrian (oraindik ez omen dago dena prest) plangintza berriari buruzko azalpenak daude.

Orain batzarrean hartutako hainbat ohar:

Materiala hornitzeko hautatutako enpresak
Xenon  armairua
Telefonica ordenagailuak.
Investronica arbela.

Bizkaian instalatzeko epeak:
Los plazos estimados son los siguientes:

Ordenadoreak birkargatzeko armairua urtarrileko 4. astea.
Ordenadore txikiak otsaileko 1. astea.
Arbel digitala otsaileko 2. astea.

Interneteko banda zabalera 8 MB arte handituko digute.
Irakasle tutoreak eta teacherrek mini portatila izango dute, eta mahaiko pantaila eta teklatua ere bai.

martes, 15 de diciembre de 2009

Albiste berriak


Gaur, korreoz jakin dut lege aldaketa dela eta, profilak lortzeko epeak luzatuko dituztela.
Zehaztasun gehiago nahi izanez gero, hemen duzue ailegatu zaidan dokumentua.
Ondo ibili!!!

sábado, 28 de noviembre de 2009

Plangintza (2)

Zer egin daiteke blog batean bizirik mantentzeko?
a) Lehen Hezkuntzako tutorea izanda, nire ustez umeen lan batzuk argitaratu daitezke. Umeek idatzi beharko dute word dokumentu batean eta gero guk kopiatuko ditugu blogean.

b) Haur Hezkuntzakoak eskaneatu ditzakete marrazkiak  eta gero komentatu.

c) Berezilariak tutoreak bezala hainbat lan edota marrazkiak igo ditzakete.

OHARRA.- Hau da nire 3. artikulua. Artikulu edo post bakoitzaren azpian komentarioak txertatu ditzakezue. Eskertuko dizuet.

Ángel

Plangintza (1)

Lehenengo profila dokumentu edo power point aurkezpen baten bidez lortuko da. Badirudi ordubeteko azterketa egin beharko dugula. Horretarako entrenatuko gara.

Bigarren profila berriz, blogarena, dagoeneko hasi gara prestatzen. Bagara iadanik irakasle blogari batzuk. Beraien blogak eskolako web orrialdeko gune pribatuan zerrendatu ditugu eta bisitagai dira. Momentuz obretan daude.

Bestaldean eskolako ume guztiak badaukate erabiltzaile izena eta pasahitza eskolako web orrialdeko gune pribatuak bisitatzeko. Espero dugu bisita kopurua handituko dela "Olentzero"ren argazkiak ikusteko garaian.

viernes, 27 de noviembre de 2009

Aurkezpena


Blog hau ez da nire lehenengo bloga. Lehenengoa, Zubeldia eskolako berriak islatzeko aspaldi zabaldu nuen.
Blog honen helburua bestelakoa da.
Gobernuko gabinete berriak IKTri buruzko politika aldaketa burutzen ari da.
HELDUTASUN TEKNOLOGIKOAren proiektuan, nola ez, estilo berria nabaritzen ari gara.
Badirudi profil kopurua aldatuko dutela, ESI entrepresarekin zegoen kontratua bertan behera utzi dutela, azterketak oso desberdinak izango direla eta abar luzetxo bat.

Irakasleen 2. profila, antza 2 hilabeteko aintzintasunadun blog bat edukiz gero eta ezaugarri minimo batzuk betez gero, automatikoki, azterketa egin gabe gaindituta dagoela.

Zubeldia eskolan bidean jarri gara dagoeneko lehen eta zergatik ez, bigarren profilak lortzeko ikasturte honetan.

Hemen daukazue proposatzen duten plangintza berria.