sábado, 28 de noviembre de 2009

Plangintza (1)

Lehenengo profila dokumentu edo power point aurkezpen baten bidez lortuko da. Badirudi ordubeteko azterketa egin beharko dugula. Horretarako entrenatuko gara.

Bigarren profila berriz, blogarena, dagoeneko hasi gara prestatzen. Bagara iadanik irakasle blogari batzuk. Beraien blogak eskolako web orrialdeko gune pribatuan zerrendatu ditugu eta bisitagai dira. Momentuz obretan daude.

Bestaldean eskolako ume guztiak badaukate erabiltzaile izena eta pasahitza eskolako web orrialdeko gune pribatuak bisitatzeko. Espero dugu bisita kopurua handituko dela "Olentzero"ren argazkiak ikusteko garaian.

No hay comentarios:

Publicar un comentario