jueves, 25 de marzo de 2010

Testu birsartua: Erbia eta dordoka

Hemen duzue ipuin txiki bat testu birsartua bezala. Ea zuen gustokoa den!!


ERBIA ETA DORDOKA Behin batean baziren erbi bat eta dordoka bat. Erbiak, oso azkarra zenez, dordokari esan zion: Aizu! Zer iruditzen zaizu lasterketa bat egiten badugu? Eta dordokak erantzun zion: Oso ondo. Baina, nondik nora? Eta erbiak esan zion: Hemendik horra. Biok korrika hasi ziren eta berehala erbiak abantaila handia hartu zuen. Horregatik atseden bat hartuko zuela pentsatu zuen erbiak. Pentsatu eta egin. Baina erbia lotan geratu zen. Eta dordokak , astiro astiro deskantsatu gabe, aurrera jarraitu zuen. Erbia esnatu zenerako berandu xamarra zen dordokaren aurretik berriro joateko. Erbiak saiatu zuen baina egin zuen ahalegina alferrik izan zen; eta dordoka helmugara lehena heldu zen eta lasterketa irabazi zuen.

No hay comentarios:

Publicar un comentario